Apirilaren 14tik 17ra bitartean Herrigunek kalea estali zuen (ze tetxu polita!) leioaztarrei Herrigune Leioa zer den kontatzen jarraitzeko, parte hartzeko proiektu bat dela kontatzeko, abian dauzen ikasgune eta erronka komunetara lotzeko gonbidapena zabaltzeko.

Kalea, beti bezala, herritarren topagune zatea nahi genuen: abian diren irakale guztien informazioa eta parte hartzeko moduak formatu ezberdinetan helaraziz: Ekintza Tailerra, Herrigune Saretzen saioak, ikastetxeentzako ate irekiak, Zilborhestea bilera, Leioan Zelan Bizi eta Bizibideak lantaldeak, Ezagutzen Azoka… Hiritar berriengana heltzea lortu dugu, eta Herriguneren parte direnak ere hemen izan ditugu gurekin, komunitatea eginez.

Kategoriak eta mesfidantza alde batera utzita, «garen pertsona ezberdina» izateko baldintza eta segurtasunean, haur eta heldu, leioaztarrak gure ezberdintasunekin espazio komunea biltzea, elkarrekin egon eta egiteko lehen pausua dalako.

Lotura honetan BizkaikoHitzak atera duen berria.